#330 Kanta hau "Hiru Gabe Bi"-k abestua brutala da. Berbeneo sanoa.
Atzo Korrika pasa zen Gasteiztik. Bikain egon zen, jende pilo. Ibilbidearen 38 km egin nituen eta guztira 45 km. Hilda nago. XD
#335 Bai, baikoitzat bere aulkiekin baina ez abesti guztietan, Orekan adibidez jendea zutik jarri zen. Hori bai kontzertu ona!
musika euskaraz atsegin baduzue , pasau txoko berri honetatik XD
http://www.mediavida.com/foro/musica/musika-euskaraz-conciertos-festivales-479210#1
kontzertuak , jaialdiak eta talde berri edo zaharrak ezagutzeko
2012 eta 2013ko Aste Nagusiak triste baino tristeagoak, atzoko suak beste urteetakoekin konparatuz oso aspergarriak izan ziren, lotan geratzeko modukoak x'D. Eskerrak txosnak daudela !
#344 nire gustorako aurtengo jaiak onenak dira....kontzertuak aparte dauz.....auryn...baina beno...ikusitakoak primeran ta falta direnak ere
Atzo lagun batekin hitz egin nuen whatsapp bidez, ta esan zidan batxilergoa amaitu ondoren euskerazko B2 titulua "oparitzen" dutela. Gaur goizean institututik pasatu naiz, bertan idazkaritzan galdetu dut, bakarrik papertxo bat bete behar da ta hurrengo asterako prest izango dute.
Beraz, batxilergoa 2008 urtetik aurrera bukatu zenutenok, B2 titulua eskatu dezakezue.
(Una amiga se sacó el B2 en la Escuela Oficial de Idiomas pagando y sin saber que lo podía haber pedido en el insti, ahora lo tiene repetido. Os lo dejo por aquí como dato, si podéis avisad a la gente para que no meta la pata)
Ahhh! Eta unibertsitateko gradua euskeraz egiten baduzue EGA oparitzen digute !!!
Ondo segi !
#347 Ahh ba hori ez dakit, duela urte bat esan zigun irakasle batek, seguraski berak euskarazko titulua diru truke lortu zuen. "sentitzen naiz", "guztiok siñatu zarete", "astelehenean klasera etorri behar garete" ta holakoak egunero botatzen zituen x'D
#346 EGA oparitu? Hori berria da edo oker zaude... Nik dakidanez maila bereko titulu bat ematen dizute, baina ez da EGA titulua, ez nahastu.
#346 Hori normala da... ez da berdina orain eskatzen duten maila eta lehen eskatzen zutena. Ziur nago EGA duten askok gaur egun ez zutela ezta lehen froga pasako.
Baina bueno, gauza da esan bezala EGA ez dizutela ematen, baizik eta balio edo maila bera duen beste titulu bat, baina ez EGA.
Atzo youtubetik trasteatzen hau aurkitu nuen. Urte asko pasa dira, oso txikiak ginenetik... uff ze oroimenak
http://www.youtube.com/watch?v=l8FL_3v8j-c
gora gora gora gora eh eh eh!
behera behera behera behera eh eh eh!
gora gora gora gora be ti zu!
behera behera behera behera eh eh eh!
xD
#352 Ba oraindik Zumaiako programa baten zati bat gogoratzen dut. Telmo izeneko mutil bat agertzen zen (gero Betizu taldean egongo zena), nere aita telebistatik hurbil zegoen ta soltatu zuen "Joder! vaya morrosko!" x'DDD
#353 kasualitatez betea dena JJAJAJ nik ere Telmo izena dut eta gainera gaur hasi dira Zumaiako San Telmo jaiak xDD Ba tipo hori, "betitelmo" deitzen diot nik, ba orain kriston galduta omen dabil mutila..