Euskera lantzeko hari ofiziala

m0let

Gabon Euskal Herria!

jajajaj duela aste batzuk pentsatu nuen horrelako hari bat irekitzea, baino uste nuen ez zela jende asko egongo haria mantentzeko eta ideia bertan behera geratu zen..

//

Horretaz gain, beste galdera bat daukat. Hemen gaudenen artean, zenbatek duzue EGA? Nik badaukat.

4 respuestas
Millonet1

Harrigarria da zenbat jendek dakien euskaraz, ez nuen honelakorik espero...

Isidrus

#151 Aurreko batean berdina pentsatu nuen xD

Hona hemen kanta polit bat

Millonet1

#151 nik badaukat.

1 respuesta
m0let

#154 Ez da mespreziatzeagatik baina ikusi dut lizarrakoa (estella) zarela, ezta? Suposatzen dut han askoz ere errazagoa izango dela titulua eskuratzea, adibidez gipuzkoan edo bizkaian baino, euskaraz hitz egiten dutenak gutxiago direlako eta orduan dakitenentzat aukera gehiago dagoelako.

Bestalde, jakin nahi nuke zuen benetako euskera hemen erabiltzen duzuena den, hau da, euskara batua ala hika erabiltzen duzue? Nik esaterako euskara batua bakarrik eskolan eta formalago hitz egiteko erabiltzen dut, hika aldiz nire egunereko bizitzan une oron.

2 respuestas
Ntxo

#151 EGA prestatzen nabil, zaila da?

1 respuesta
m0let

#156 Ni zumaiakoa naiz eta horrekin esan nahi dudana da euskeraz ari naizela denbora guztian bai kalean, eskolan, etxean, edonon... gainera nire euskera maila nahiko altua da. Egia esan ez nuen arazorik izan EGA ateratzeko. Baina ez bazaude ohituta euskaraz hitz egitera eta ez baduzu ondo lantzen azterkerako ,zaila egingo zaizu, ziur nago. Ez desanimatu, lehenengoan ez bada ere beste aukeraren batean seguruenik aterako duzula.

spyro512

Nik ega ez daukat eta faltan ere eztet botatzen, joder, hamabost urte egon naiz euskeraz ikasten eta ez dut ezertan demostratu euskeraz hitz egiteko gai naizela xD

Gainera hamar urte edo gehiago euskeraz ikasten badituzu, euskera titulu bat jasotzeko eskubidea irabazten duzula entzun dut. Zure eskolan galdetu behar omen da, baina oraindik eztet ipurdia mugitu... xD

1 2 respuestas
Millonet1

#155 ez dakit zer esan, ez dut bizkaia edo gipuzkoako inor ezagutzen. Egia esan, zonalde honetan ez da euskera askorik hitz egiten, eta hitz egiten den gehiena batua da.

1 respuesta
m0let

#158 Gauza da, gero zure "curriculum"-a enpresetara eta horrelakoetara bidaltzean horiek bai baloratuko dutela EGA duzun ala ez, lanaren arabera. Baina egia da gaur egun unibertsitateko karrera asko euskaraz burutzean, maila berean dagoen titulu bat jasotzen duzula, baina azken finean EGA EGA da eta horrenbesteko garrantzia ematen bazaio zerbaitegatik izango da.

#159 Bai, nik ere ez dakit zehatz-mehatz baina seguruenik biok esan dugun bezala halaxe izango da..

2 respuestas
spyro512

#160 EGA adarjotze bat iruditzen zait, benetan... Noiztik demostratu behar du lekuko pertsona batek bere hizkuntza hitz egiteko gai dela?

Normala irudituko zitzaizun edozein postutan lan egiteko erdera titulu bat eduki behar izatea? Tontakeri puska bat da, eta gainera gauzak zailagoak egiten ditu, erraztu beharrean...

1 respuesta
X

#160 Ba al dakizu zer adostu zen azkenean ikasketak euskaraz burutzeagatik tituluren bat jasotzearen kontuaren inguruan?

1 respuesta
Sirial

#151 Nik badaukat, Gasteizen aterata :P

Ega beharrezkoa dela iruditzen zait beste hizkuntzetan pasatzen den bezela. Zerbait behar duzu, agiri bat, hitz egiten dakizula erakusteko. Gainera, esan beharra daukat euskeraz ikasteagatik pertsona batek ez daukala maila ona izan behar. Nirekin euskeraz bi hitz dakiten askok ikasi dute, penagarria. Ez zait azterketa zaila iruditzen euskeraz noiz behinka egiten baduzu.

2 respuestas
spyro512

#163 Gasteizen edonork ateratzen du EGA :P

2 1 respuesta
Sirial

#164 Jajajaja gaur egun edozein tokitan egia esanda.

1 respuesta
Devilpower

Madremia entiendo menos que la vez que iba conduciendo por el pais vasco...

KONRA

beno, ez daukat EGA, baina nire euskara ona zen, orain ez daukat ohitura haundirik hitz egiterakoan, maketoa ematen dut :(

1
drakezisback

yo me acuerdo en primaria,el vasco es una lengua prerromana.

Dato.

m0let

#161 bai, arrazoia duzu, niri ere adarjotze bat iruditzen zait. Baina beharrezkoa daba ingleseko FIRST titulua bezala ba atera egin behar.

#163 beharrezkoa iruditzen zaizu lanerako eskatu dizutelako, zeren eta berez ez du horrenbesteko garrantzia..

#165 edozein tokitan? seguru nago gipuzkoan edo bizkaian saiatu ezkereko titulua ez zenuela eskuratuko, komeriak edukiko zenituela. Agian ez da kasua, baina..

#162 egia esan ez dakit nola geratu den asunto hori, baina sarean horren inguruan aurkituko duzu informazioa

1 comentario moderado
elanol

#155 Nik ere badaukat EGA.

Herrian, lagunen artean, familian... herriko euskera erabiltzen dugu, bai hika, bai zuka, baina gutxi aurkituko dituzu batuan berba egiten dutenak.

1 comentario moderado
Isidrus

Batxilergoa 2008-tik aurrera (2008 barne) atera izanagatik euskarazko B2 titulua ematen dizute. Karrera Unibertsitarioa euskaraz egiteagatik EGAren maila berdineko titulua ematen dizute. Eta postgradu bat (doktoretzak eta holakoak) euskaraz egiteagatik titulu handiena ematen da, EGA-tik gora dagoena.

Nik aurten atera nahi nuen EGA, baina karrera euskaraz egiten hari naizenez, ba buruhauste bat gutxio xD

Bitartean nire insitututik pasa naiz B2-a eskatzeko, datuak eskatu zizkidaten eta gobernuko inspektorea pasatzen denean deituko didatela esan zidaten.

#158 Zarautzeko beste institutuan titulua eskatu eta hurrengo egunean ematen dute, gurean ez, marginauta gaude :mad:

1 5 respuestas
Gollumiko

#173 EGA unibertsitatea amaitzerakoan ematea neurri ona iruditzen zait, baina karrera euskeraz egitea ez da beti posible. ingeniaritza Informatikoa adibidez euskeraz egitea ezinezkoa da Bilbon, edo ala izaten zen nik ikasi nuenean. Posgraduekin gauza bera gertatzen da, EHUk informatikan master gutxi dauzka eta euskeraz bat bakarrik dago.

1 respuesta
Syuk

#173 Karrera euskaraz egiterakoan... ez al zaude mugatuta Euskal Herrian bakarrikan lan bat lortzeko?

Ez dut karrerik egin, segurazki ni nahastuta nago baina nire ustez, hemendikan ia ezingo zara mugitu lana bilatzerakoan ezta?

3 respuestas
T

Hari honek ez dau ezebez balio Skorp ez bada hemendik pasetan.

2
Gollumiko

#175 hori ikastola edo batxilergoa D ereduan egitea bezalakoa ikusten dut, titulua berdina da gaztelaniaz edo euskeraz ikasteagatik. Kontzeptuak ezberdin deituko dituzu, baina ikasitakoa berdina da.

Gero zure CV-an nahi baduzu jar dezakezu ala ez, baina ez dut uste euskal herrira mugatzen zaituenik.

3
Isidrus

#175 Gorbearen puntako borda batean bizi bazea eta gazteleraz hitzegiten ez badakizu bai, baina bestela... ez dago arazorik.

#174 Informatika ez dakit nola dagoen, baina karrera gehienen (o guztien) lehenengo mailak euskaraz daude. Nirean adibidez, lehenengo maila osoa euskaraz dago, bigarren mailako irakasgaien bi herenak euskaraz eta hirugarren mailan antzekoa baita. Hau da, irakasgai guztiak ez dituzte horaindik euskaratu, baina pixkanaka pixkanaka hari dira moldatzen. Hala ere krisi ekonomikoa dela eta, trantsizio hau asko moteldu da.

1
X

#173 Aupa zu! Mil esker.

Ni 2009ko promoziokoa naizenez bihar bertan edo joango naiz eskatzera.

1
precu

#175 Kontzeptuak euskaraz, gazteleraz edo beste edozein hizkuntzetan berdinak dira. Premisa horrekin inork ezingo luke atzerrian lan egin.